XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. Egoera.

Egoera horren apurketa egiten dauen gertaera - tentsioa.

Teknika ezbardinak erabiltzen dira tentsio hau sortzeko.

Soluzio dramatikoa.

olerkietan azaltzen jaku egitura hau.

Ilhun nabarrezen irudi oso estetiko, garbi eta baketsuak egiten dau lehenengo egoera, lehenengo ahapaldian: neskatxa bere edertasuna brodatzen: .

Egoera idiliko hau gertaera bategaitik apurtzen da; zaldunaren etorreragaitik apurtzen da.

Baina etorrera eta etortzen dana ez jaku ondo zehaztuta geratuko 4. ahapaldirarte, eta orduan ere ez dau itxiko bere izate misteriosoa:
2. ahapaldian gertaera, gertaerak neskarengan egiten daben eraginaz azaltzen jaku lehenengo.

Eragin tragikoa dogu hau: aurreko ahapaldiko irudi kolorista (zuri, gorri) baltzitu egiten da, eta eragin tragiko hau bere arrazoia itauntzen dauen galdera erretorikoaren bidez agertzen da: .

Itaunaren ostean zehaztu bako sujetoa daukan afirmazioa neskaren jarrera azaltzen: .

Aditz klabea; lehengo egoera baketsuari ekintzaren indarra kontra jartzen jako.

2. ahapaldi honen azkeneko nehurtitzean sujetoak ezezaguna izaten jarraitzen dau: Batek dio.

Eta gehiago dana nehurtitz honek metrikoki 2. ahapaldia egin arren 3. ahapaldiaz egiten dau esaldia, sintaktikoki 3. ahapaldiaz egiten dau unitatea.

Sintaxiaren apurketa honek ere tentsioa sortzea egiten dau: irakurleari ebagi egiten jako sujeto ezezagun itsumustuko honek berba egingo daben momentuan.

3. ahapaldi hasieran ere ez jaku zehazten zer dinon sujeto ezezagunak; egoera misteriosoa biribiltzen daben berbak daukaguz. .